Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, jakinarazi egiten da web gune honen titularra ST3 Elkartea dela (Simon Bolivar 8b, 48010 Bilbo, Bizkaia). Harremanetan jartzeko, 902 540 100 telefonora deitu edo webmaster@ st3elkartea.net helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dago.
ST3 Elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago (AS/B/13.145/2007. zenbakia,), eta G95477113 IFK du.
Web gune honek norberaren datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, eskatzen dizkieten datuak eman nahi dituzten ala ez askatasunez eta borondatez erabaki dezaten.
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako arautegian xedatutakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie web orri honen bitartez edozein zerbitzuren kontsulta, eskaera edo kontrataziorako bildutako datuak ST3 Elkartearen “Bezeroak, Erabiltzaileak eta Hornitzaileak” fitxategian gordeko direla eta hirugarrenei lagako ez zaiela. Gainera, eskabideari kudeaketak egiteko baino ez dira erabiliko.
Hori guztiori dela-eta, ST3 Elkartea (Simon Bolivar 8 b, 48010 Bilbo - Bizkaia) fitxategi horien arduraduna izango da, eta erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, webmaster@st3elkartea.net helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dute.
ST3 Elkartea legearen araberako segurtasun-mailak ezarri ditu norberaren datuak babesteko, eta behar besteko bitartekoak zein neurri teknikoak jarri ditu, ematen dizkioten datuak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko.
Era berean, ST3 Elkarteak sekretupean gordeko ditu norberaren datuak.
Web gune honek orrian sartzeko aukeratutako hizkuntza gogoratzeko “cookieak” baino ez ditu erabiltzen (hobespenei edo bisitatutako orrien erregistroari buruzko fitxategi horiek ordenagailuan bertan sortzen dira, sarrera erosoagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin).
Web orri honetan azaltzen diren irudiak norberaren datuak babesteko indarreko legeriaren babespean daude. Beraz, bistaratu baino ez dira egingo, eta ez dira inprimatuko, eskualdatuko, erregistratuko eta tratatuko, irudi horietan agertzen diren pertsonen edo euren gurasoen edo tutoreen baimena eduki gabe. Bestetik, harremanetarako datuak erabili ahal izango dira, titularrekin euren lan-jardueraren inguruko harremana ezarri nahi izanez gero.
Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren arabera emango dira web honetan zehaztutako zerbitzuak.
Web gune honen eta bertan azaldutako osagaien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak ST3 Elkartearen titularitatepekoak dira, berariaz aurkakoa adierazten ez bada. Nahiz eta web gunean sartu edo web gunea erabili, erabiltzaileek ez dute inolaz ere izango bertan adierazitako edukien gaineko inolako jabetza-eskubiderik.
Ez dago web gunean azaldutako edukiak aldatzerik, kopiatzerik, erreproduzitzerik, jaisterik, eskualdatzerik, banatzerik edo aldatzerik, ST3 Elkartearen baimenik eduki ezean. Nolanahi ere, badago web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalera jaisterik, betiere erabilera pribaturako badira eta inolako merkataritza-helbururik ez badute.
Erabiltzaileek arduraz, zuzentasunez eta zuzenbidearen arabera erabili beharko dituzte web orriko edukiak. ST3 Elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango, web orri honetako edukiak txarto erabiltzen badira. Beraz, edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna baino ez da izango.
ST3 Elkarteak Interneteko beste helbide batzuetarako joateko aukera eskaintzen du esteken bidez. Hala ere, ez du web gune horietako edukien gaineko inolako erantzukizunik izango.
ST3 Elkarteak esteka horietatik bidalitako informazioa edo jarduera legez kanpokoa dela, delitua eratu dezakeela edo hirugarrenen ondasun edo eskubideen kalterakoa izan daitekeela eta kalte-ordainak eragin ditzakeela badaki, behar den moduan jokatuko du, esteka hori ahalik eta lasterren kentzeko edo ezeztatzeko.
ST3 Elkarteak ez du web guneko erabiltzaileen sistemetan gertatutako kalte-galeren gaineko inolako erantzukizunik izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik.
ST3 Elkarteak ez du bermatzen web orrian sartzean edo edukia ikustean errorerik egongo ez denik eta edukia behar bezala eguneratuta dagoenik. Dena dela, behar besteko ahalegina egingo du halakorik ez gertatzeko eta, hala badagokio, ahalik eta lasterren zuzentzeko edo eguneratzeko.
ST3 Elkarteak eskubide guztiak ditu, web gune honetan ezarri beharreko terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko. Aldaketarik eginez gero, testu berria gune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileek unean-unean indarrean dauden baldintzen berri eduki ahal izango dute. Edonola ere, erabiltzaileekin ezarritako harremanetan, web gunean sartzean aurreikusitako arauak hartuko dira kontuan.
