Erakundeei zuzenduriko lan, kontabilitate eta zerga gestoria

ST3ko gestoria zerbitzua gizarte esku-hartze, hezkuntza, kultura eta/edo garapenerako lankidetza arloetako irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendurik dago. Bere xedea, erakundeen lan, kontabilitate eta zerga kudeaketan sor daitezkeen beharrizanei erantzunak ematea da, indarrean dagoen legezkotasunetik abiatuz eta erakundeen ezaugarrietara egokituz.

Elkarte eta fundazioek antolakuntza tipologia ezberdina eta berezia dute gainontzeko enpresekin alderatuz. Izan ere, erakunde horiek erregulazio propioa dute, ez bakarrik zuzenbide arloan, baita kontabilitate eta zerga arloetan. Hortaz, ST3k aholkularitza eta gestoria eskaintzen du aipatu hiru esparru horietan.

 

Erakundeei zuzenduriko lan