Kontratu eta aldaketen prestaketa eta erregistroa, baita aurreabisu, uzte, azken kitatze eta ziurtagiri gutunak.
Langileen alta, baja edo aldaketak Gizarte Asegurantzan
Nominen eta bidaltzeko fitxategien prestaketa.
Gizarte aseguruen prestaketa (TC1 eta TC2)
PFEZen ordainketa eta atxikipenei buruzko aitorpenen prestaketa, hiruhilekoa (110) eta urtekoa (190), Bizkaiko Foru Aldundiaren ereduaren arabera.
Langileentzako errendimendu eta atxikipenen urteko ziurtagirien prestaketa (10T)
Profesionalen ordainketak eta atxikipenak egiteko aukera ere eskaintzen da, profesionalen PFEZaren aitorpena (110 eta 190) eta errendimendu eta atxikipenen ziurtagiriak egiteko.
Kontabilitate zerrenda analitikoak egiten dira, langileen gastuari dagokionez.
Lan aholkularitza eta soldaten kostuaren eta gizartea asegurantzaren zenbatekoak.
Lan informazioa, lan erregulazioari, izan litezkeen hobariei, laguntzei, eta abarrei buruzko xedapen berrien jakinarazpenak...
Laguntza eta orientazioa Lan Arriskuen Prebentziorako Planen prestaketan.
Bitartekotza etengabeko prestakuntzaren finantzaketan Fundación Tripartita erakundearen bidez.
Lan gestoriaren zerbitzuak emateko ST3 Elkarteak bere harremana formalizatu du Gizarte Asegurantzarekin (RED sistema) eta INEMekin (contrat@ zerbitzua). Horrela, erakunde horiekin egin beharreko kudeaketa gehienak modu informatizatuan egin daitezen.
Zerbitzu hauek hirugarren baten izenean erabiltzeko, ST3k erakundeen berariazko baimena behar du. Beraz, komenigarria litzateke baimen-dokumentua egitea.
Erabiltzen dugun kudeaketa programak, gainera, erakundeen kontabilitate zerrenda analitiko egokituak edukitzea ahalbidetzen du, kontabilitate prozesuak errazteko. Era berean, transferentzia zerrendak ateratzen dira, paperean, edota bankuetara Internet bidez bidaltzeko fitxategi informatikoan, nominen ordainketari dagokionez banku-kudeaketa errazteko.
ST3k erakundeetan ari diren langileen datu basea eduki behar du. Izan ere, erakundeak edozein erabilerarako beharrezkoak dituen datuak ateratzea ahalbidetzen du datu base modulu bat dela medio.
