Zerbitzu informatikoak eta telekomunikazioak > Web diseinua

Gutxieneko web presentziatik, non oinarrizko galderei erantzuten zaien, “nortzuk gara”, “zer egiten dugu”, eta “non gaude”, webgune oso eta autokudeagarrietara, non entitatea arduratzen den webgunea eguneratzen berriekin, argazkiekin eta bideoekin, testuez eta webgunearen egituraz ere arduratzen da, entitatearen bilakaerara egokitzeko asmoz.

Blogak ere ezagutzen ditugu, foroak eta wikiak ahaztu gabe, baita noizbehinka edo kanpaina moduan egiten diren ekitaldien gune txikiak ere, paperean dagoen diseinua pantailara egokituz. Aldizkako buletinak eta e-posta publizitarioen bidalketak ere egiten ditugu. Barruko kudeaketako tresnak (intranets) ere garatzen ditugu, bai barruko data baseen kudeaketarako sistemak zein pertsonen administrazioa edo neurrira eginiko aplikazioak.

plantillas webWebguneak diseinatzen ditugu zerotik hasita eta entitatearen eskaera eta benetako beharrizanak aintzat hartuz. Diseinu original eta esklusiboarekin, zeinek entitatearen jarduera islatuko duen gure web txantiloietatik abiatuz. Txantiloi horiek web munduan hasteko modu erraz eta erosoa dira.
Kanpoko diseinuak ere egokitu ditzakegu web ingurura, bai paperean dauden kanpainak bai web ingururako hirugarren batek egin dituen diseinuak. Era berean, denboraren poderioz edo eskaera berriak direla eta zaharkituta gelditu diren eta gaurkotzea behar duten webguneak berriz diseinatzen ditugu..
Ikusi gure lan batzuk

Lan guzti hau W3Ck nazioartean adierazitako web estandarrak jarraituz egiten da (XHTML, CSS). Horri esker gure webguneak eskalagarriak eta bateragarriak dira nabigatzaile ezberdinen artean.

Erabilerraztasuna ahaztu gabe. Gure webgune guztiek web estandarrak betetzen dituztenez, erabilerraztasunera abiatzeko oinarria daukate. Behar izanez gero (eta horrela gerta daiteke webgunearen ezaugarrien arabera) A edo AA maila lortu dezakete WAI araudiarekin. Gure web batzuei AA ziurtagiria eman die SPRIk

typo3phpasp.netumbraco
Entitatearen lan metodologiara egokitzen gara eta webguneak garatzen ditugu PHP, ASP edo ASP.NETen, entitateak web esparruan duen eskarmentuaren arabera.
Hala ere, gure apustua webgune autokudeagarriak eta eskalagarriak egitea da edukien gestoreen bitartez. Edukien bi gestorerekin egiten dugu lan, lan plataformaren arabera: TYPO3, PHP eta CMSrekin lan eginez gero; Umbraco, ASP edo ASP.net-ekin lan eginez gero

Sartu gure programazio atalean tresna hauek hobeto ezagutzeko