Zerbitzu informatikoak eta telekomunikazioak > euskarria

Eguneroko jardueran jazotzen diren gertaera gehienei konponbidea ematen die gure euskarri informatikoko zerbitzuak. Normala da eguneroko erabileraren ondorioz ekipoak hondatzea. Egoera horrek erantzun azkarra eskatzen du lanean normaltasunez jarraitzeko. Ez gara soilik gertaeraren unean aritzen, mantentze-lan prebentiboa ere egiten dugu, izan daitezkeen gertaerak murrizteko asmoz.

Gure mantentze-lanak honako hauek hartzen ditu:

  • Sare informatikoen instalazioa eta zerbitzariak.
  • Ekipo berrien edo dispositiboen instalazioa.
  • Programa eta sistema eragileen instalazioa edo instalazio berriak.
  • Bere dispositibo eta programen konfigurazioa funtzionamendu optimorako.
  • Mantentze-lan prebentiboa
  • Ekipoak konpontzea bai softwarearen hutsegiteengatik bai hardwarearen hutsegiteengatik.
  • Zuen datuen segurtasun-kopiak
  • Nahi gabe ezabaturiko datuen berreskuratzea edo dispositiboen hutsegiteak.
  • Birusen eta beste software kaltegarrien ezabaketa

Nabarmendu nahi dugu gertaera txiki asko konpontzeko urrutiko asistentzia teknikoa eskaini ahal dizuegula aurretik eskatuz gero, eta gure webgunera sartzeko baimena izanez gero. Interneterako sarbidea baduzue, zuen ekipora konektatu ahal izango gara eta akats txikiak, konfigurazioko hutsegiteak, programen instalazioa, eta antzekoak konpondu. Guztia lekualdatzerik gabe, eta kasu askotan arazoa berehala konponduko dizuegu.

Aholkularitza informatikoa

Gure helburua da gurekin lan egiten duten entitateak ahalik eta gutxien kezkatzea sistema informatikoengatik, horretarako honako hauetan laguntzen dizuegu:

  • Sistema informatikoaren instalazioan: eguneroko lanerako zein epe luzerako lanean zer izango den egokiena aholkatuko dizuegu.
  • Hardware eta/edo softwarearen erosketan: zuen beharretara ondoen egokitzen dena eskaintzen dizuegu, kalitatea, prezioa eta funtzionaltasuna aintzat hartuz.
  • Zuen sareko segurtasunean: zuen sisteman sartu nahi duten kanpoko zein barruko mehatxuak galarazteko.

Beste zerbitzu batzuk

  • Ekipo informatikoen salmenta eta konponketa.
  • Ordenagailu eramangarri, proiektore eta pantailen alokairua.
  • CD eta DVDen kopiak.

Gurekin lan egiten duten zenbait entitate:

  • GIZAKIA Fundazioa
  • LAGUN-ARTEAN Elkartea
  • MARGOTU Elkartea
  • RAIS EUSKADI
  • SORTARAZI Elkartea
  • BIDESARI Elkartea
  • LABAYRU IKASTEGIA