Instalazio eta lokalen mantentze eta konponketa zerbitzua

Erakundeen egoitzen lokal, ekipamendu eta sistemetan, konponketak edo berrikuntza-obrak kudeatzeko eta burutzeko, ST3k eskaintzen duen zerbitzua da.

  • Instalazio eta ekipamenduen diseinua

  • Konponketa eta obra txikiak egin eta gainbegiratu

  • Altzari eta ekipamenduen erosketa eta muntaia

Zerbitzuaren egikaritza:

  • ST3ko mantentze lantaldeak obrarik behar ez duten lanak eta konponketak egiten ditu.

    • Altzarien erosketa eta/edo muntaia
    • Ekipamendu ezberdinen erosketa eta/edo muntaia
    • Konponketa txikiak: arotzeria, elektrizitatea, iturgintza eta igeltserotza
    • Pintura eta dekorazioa
  • Obra handiagoak egiteko ST3 gremio ezberdinekin koordinatuko da.

EDE Taldeak instalazio eta ekipamenduen kudeaketa eta diseinuan eginiko ibilbide eta lorturiko eskarmentuari esker, Zerbitzuak lokal ezberdinen ezaugarriak egokitzen ditu, lokal horietan garatuko diren jarduerak aintzat hartuz.

  • Haur eskolak

  • Aterpetxeak

  • Gizarte bizitokiak

  • Gazte, ume eta nagusiei zuzenduriko ekintzak egiteko lokalak

  • Bulegoak

Instalazio eta lokalen mantentze eta konponketa zerbitzua