ST3 Elkartea EDE Taldearen barruan dago, EDE Fundazioarekin eta Suspergintza Elkartearekin batera. Gizarte hezkuntzan eta sustapenean eginiko 30 urtetik gorako bideak bermatzen du erakundea. Horrez gain, 20 urtetik gorako eskarmentua dauka gizarte, kultura eta hezkuntza egitasmoen dinamizazioan.
EDE Taldearen barruan jasotako eskarmentuari esker, hirugarren sektoreko erakundeetan espezializatua den berme zerbitzu teknikoa eskaintzen du.
Erakundeen eguneroko jardueran sortzen diren beharrizan berriei erantzun, konponbide eta laguntza teknikoak emateko helburuarekin eratu da ST3, egun teknologia berriak edo komunikazio estrategiak funtsezko faktoreak baitira edozein arlotako erakundeentzat; ekonomia eta lan aholkularitza eta gestoria eta lokalen mantentzea ahaztu gabe.
Elkartean aritzen den lantaldeak ezaguera eta prestakuntza maila handia izan ez ezik, eskarmentu handia ere badauka gizarte, kultura eta hezkuntza arloan. EDE Taldeak bere kide guztiei transmititu eta jarduera guztietan erakusten duen gizarte ezagutza, hain zuzen.
